XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Entzungaitz den hotsez zerbait badator, gorde burua, baina zalapartatsu badator, azaldu burua.

Antilopeak lehenengoa entzun eta burua gorde zuen; gero zerbait zalapartan zetorrela entzun eta burua azaldu zuen.

Untxiak jo eta hil zuen.

Gero etxera eraman eta larrutu zuen.

Elefanteak makina bat animalia igorri zituen bere haragia bilatzera.

Untxiak denak hil zituen bati berari ere ihes egiten utzi gabe.

Azkenik lehoinabarra igorri zuen esanez: - Zoaz zu, sendoa bait zara; ekardazu nire haragia; ez luzatu, arren; luzatzen bazara hilik aurkituko nauzu.

Joan zen korrika lehoinabarra untxiaren etxera eta etxe atetik deitu zion: - Kabaka (1) Errege, buruzagi - erantzun zion untxiak.

- Emaidazu zure lagunaren haragia, berari eramateko.

- Ez al da mandatari batek ezer baino lehenago jaten? - Hala da esan zuen lehoinabarrak eta gaineratu zuen.

Ez al da hona iritsi elefanteak igorritako mandatarietarik inor?.

- Ez dut inor ikusi.

- Untxiak jatekoa prestatu zuen, lapikokoari mandatarien haragia boteaz.

Dena prest zegoenean, jaten paratu ziren.

Lehoinabarrak esan zuen: @- Non hil duzu hain haragi gozoa animalia? @- Han behean Nserigisa-ebikongoliro mendixkan.

- Goazen biok ehizan esan zuen lehoinabarrak.

Abiatu ziren eta jarri zituzten sareak. Untxiak esan zuen: (...).